2010/01/20

Ready for Diagnosis!

Need to write in our own language! If anybody needs a translation I´ll be pleased to facilitate it! You just must ask for it.

Basque Tour - Turismoaren Euskal Agentziak - Euskadin Surfaren Garapen Turistikorako Eredua Definitzeko bidean da.

Eredua definitzea bide onetik abiatu nahi bada analisia sakona eta zabala beharko luke, eta irudi guztien arabera hala dirudi. Dagoeneko eskuartean izan dugu ikerketaren ondorio partziala osatzen duten txosten sendoak.

Ikerketa honen justifikazioaren bila bagenbiltza, ohartu beharko genuke egungo gizarteak aho batez eskatzen dugula baliabideen kudeaketa eraginkorra banakoaren gozamenerako. Esperientzien bizipenetik hasita eta teknoklogiari atxikitako zerbitzuetaz baliatuz, turismo aktibo edo jasangarriraino; nahiz exigitzen dugun erosotasun eta azkartasunak zapuztuko duen bapatean edozein eredu jasangarriren oinarriak.

Hala ere, ikerketa honen abiapuntua honela azaldu dezakegu: "Euskal Itsasertza"- "Costa Vasca"- "Cotê Basque"-"Basque Coast" markaren eskaintza turistikoa definitzeko oinarrizko produktua da Surfa nahitaez.

  • Surfa munduan zehar milioika biztanle mugierazten gaituen kirola da. 
  • Euskadiko itsasotan Surfa praktikatzeko asmoarekin bisitatzen gaituztenen eskari hazkorra antzematen da.
  • Mundakako Olatuak mundu mailan aintzat hartua da.
  • Euskadin dozena erditik gora txapelketa internazionalak antolatzen dira urtean zehar.
  • Gure artean mundu mailako txapelketetan jarduten duten goi-mailako surfistak ditugu.
  • Bisitan datozen surfistak bertako giroaren balorazio altua egiten dute.
  • Surfa urte osoan zehar praktikatu/kontsumitzen duen turista mota da.
  • Mota honetako bisitarien batazbesteko estantzia, Euskadiko egungo gainontzeko batazbestekotik goratakgo dago.
  • Euskadiko Surf eskolak aintzat hartuak dira.
Guzti honek baliatu du Surfa produktu turistikotzat definitzera eta hurrengo helburu zehatzagoak ebaztera:
  • Surfarekin erlazionatutako elementu garrantzitsuenak ezberdintzea, erreferentzia gisara erabiltzeko asmoz.
  • Behar eta eskasiak zehaztea Surf produktuaren eskaintza optimizatzeko asmoz.
  • Surfaren produktu cluba sortzea.
  • Eskariaren beharrak identifikatu eta merkatuaren segmentazio potentzialak identifikatzea.
  • Surfa produktu turistiko gisara merkaturatzeko marketing politikak zehaztea.

Ikerketa prozesua Itxaslehor Turismo Zerbitzuak Kudeatzen dituen enpresak garatu eta egikaritu du, oihartzun guztien arabera baliabideen aparteko kudeaketa eta jarrera dinamiko eta aktiboan.

Ikerketari buruzko txostenak eskuartean izan dugun pasarte horretan aktuazio planen definizioan aurrera eraman beharreko ekintzen zehaztasuna nabarmendu dezakegu.

Zentzu honetan, Surf edo itsas kirolen inguruan ekimenik abiaraztea nahiko lukeen edozeini oinarrizko abiapuntu gisara txosten hauen azterketa gomendatzen diogu, bertan azalduko zaizkio eta, hastapenetako galdera eta zalantza anitzeri erantzuna edo aterabidea.

Eusko Jaurlaritzatik  eta Basque Tourren bitartez eratortzen den estrategiari loturik, hurrengo ekintza nagusia Surfa produktu turistiko gisara garatzeko Bulego Teknikoa eratzearena izango da.

Bulego Teknikoak Marketing Turistikoak ezinbesteko dituen 5 ardatz estrategikoak koordinatzea baimenduko du Surfari egokituta, alegia:
  1. Antolaketa eta Kudeaketa erabatekoa.
  2. Helmuga turistiko egokia - Euskadi Surfing Experience.
  3. Sektore lehiakorra sustatuz gertu leudeken ekintzaileen partaidetzarekin.
  4. Produktu lehiakorra sustatuz, atzerriko eskaintzaren aurrean.
  5. Marketing eraginkorra baliatuz.

Lanean hasteko hurrengo gaieri emango zaie lehentasuna:
  1. Antolaketa eta Kudeaketan barne:
    1. Bulego Teknikoa eratzeari.
    2. Produktu Cluba eratzeari, estandarizazioa eta irudi homogeneoa baimentzeko.
  2. Helmuga turistikoan barne:
    1. Helmugaren kalitateari.
  3. Sektorean barne:
    1. Erregulazioari.
    2. Elkartegintzari eta elkarretaratzeari.
    3. Kalitate eta berrikuntzari.
    4. Ahalbidetze eta Formakuntzari.
  4. Produktuan barne:
    1. Dinamizazioari. Eskaintza potentziatzeari.
  5. Marketinga barne:
    1. Komunikazio euskarrieri.
    2. Marka eratzeari.
    3. Publizitateari.
    4. Irudi eta posizionamenduari.
    5. Marketing zuzenari.
    6. Turismoari buruzko on-line atariari.
    7. On-line bidezko marketingari.
    8. Espezializatutako komunikabideeri.
    9. Ekitaldieri.
    10. Txapelketeri.
Idatzi honetan saiatu gara aurrerapen gisara ikastaroan bildutakoaren berri ematen. Laster batean eskainiko digute horretarako eskuduntza duten erakunde eta ordezkariek aipatutakoaren berri. Ondo esanak ondo hartu eta gaizki esanak barkatu!

1 comentario:

Fernando Ferrao dijo...

¿Seguro que dijeron todo eso? jejeje