2010/11/17

Tourist Estrategies. Zarautz. Basque Country

Zarautz Berri - Estrategia Turistiko Berria - egitasmo bilakatzeko bidean da.



Bisitarien bilakaerak, turismoaren sektorean ekimen lehiakorrak eta eredu eraginkorrak abiatzeko beharrak eta Zarauzko Turismo Bulegoaren etengabeko hobekuntzarako enfokeak, turismoa negozio gisara kudeatzeko oinarrizko eraldaketa ezinbestekoa egiten dute Zarauzko herrian.

Eraldaketa honetan barrena, antolakuntza kultura berria sustatu nahi da, gizarte eta kultura aldagaien eta aldagai ekonomikoen partaidetza estrategiaren babespean.

Partaidetza estrategia honek kalitatea eta berrikuntza nahi ditu bidelagun, eta hirukote honetan (partaidetze - kalitatea - berrikuntza) oinarritzeko apustua egina du Zarauzko turismo bulegoak.

Partaidetza kultura berri honen bidean hiru oinarri aurkituko ditugu:

BAT: Lidergo Partekatua (erakunde publikoen arteko elkarlana agintzen diguna) dugu lehen oinarria.

BI: Turismo bulegoa eta sektore pribatuaren (negozio eta ekimen partikularrak) arteko lankidetza dugu bigarren oinarria, Zarautzek planteatzen dituen erronka estrategikoak aterabide izan dezaten.

HIRU: Hirugarren oinarria biztanleria eta herriko taldeen inplikazioak osatzen du, ekitaldien antolakuntza eta kudeaketan ezinbesteko aldagaia.

Lidergo partekatuaren alorrean, irisgarritasuna eta kalitatearen bidean eman dira aurrerapausoak, eta berrikuntza sustatzeko bidean ere lanean dihardute.

Turismo bulegoa eta sektore pribatuaren artean ere kalitatea sustatzen da merkatal alorrean, bai eta ostalaritza alorrean ere.

Ideia berriak ekimenak 100dik gora proposamen bildu ditu, jatorria herritarren artean dutelarik.

Hala ere, antolakuntza kultura berri honen bilakaeran zalantza eta egonezinak berezko izaera izango dute.

Alegia, Zarautz Berri estrategia turistikoaren aurkezpenean bertan azaleratu ziren hainbat egonezin, turismoko alorretik bideratutako proposamenak beste alorretako erabakiekin bateraezinak egiten direlako.

Esate baterako, Kalitatearen inguruan, nola liteke aurrerapausuak ematea turismoko alorrean bisitarien nahiz herritarren aparkaleku beharrak modu eraginkorrean kudeatuko ez badira. Arazo nabarmena eta egunerokoa da Zarautz eta beste hainbat herrietan, baina esaterako Orion ezarri dute aterabide berritzailerik.

Haratago joanda, Zarauzko hainbat agente turistiko (ostalaritza, jatetxe, kirol hezitzaile ea.) beraien egunerokoan harremana duten bisitari berri ororekin halabeharrez topatzen dira beraien denboraren tarte esanguratsua (5, 10, 15min.) Zarauzko TAOaren inguruan azalpenak ematera behartuak, bisitariari bestelako informazioa helaraztea galerazten duelarik (non lo egin, non jatordua egin, nola antolatu bisitaldia, bisitaldia luzatzeko arrazoiak, ea.). Egia esan egun Zarautzen TAOk nahasmena sortarazten du bertako biztanleen artean ere, Master aurreratua egiteko beharra sentitzeraino. Honekin helarazi nahiko nuke lagun baten ahotan entzun nituenak, alegia, "Zergaitik ez dira gauzak erraz egiten, zerbitzuak era ereaginkorrean kudeatzen??? bestela, herriaren inguruan kalitate kontuak, hori! kontuak baino ez dira izango!"

Beraz ikuspegi holistikoaz jokatu beharrean gabiltzala, nola uztartu hori politikan bilatzen diren epe laburrerako mozkin elektoralekin? Hor zailtasunak ikusten ditut estrategiak sinergiak sor ditzan. Bestetik, Gipuzkoan kirola gehien praktikatzen den bigarren herria izanik, eta herriko kirol ekimenen antolakuntzan herritarren egun duten joera proaktiboa ere nabarmen kaltetu liteke biztanleriaren partaidetzan oinarritzen den estrategia batek berezko betebeharrak bermatzen ez dituenean.

Arazoak izan litezke:
  1. Agenteen betebeharrak burutzeko tresnarik eskaintzen ez bazaizkie (Adib: hizkuntza trebakuntza; euskaraz, ingelesez eta frantsezez ahalbidetzea)
  2. Agenteen inplikazioa bilatu eta beraiek planteatzen dituzten arazoeri aterabiderik planteatzen ez zaizkienean.
  3. Agenteen inplikazioa lortu eta beraien eritzi eta proposamenen gaindi bestelako erabakiak hartuko badira.
  4. Legealdi batetan bideratutako lanak hurrengo beste legealdi batek lausotuko baditu.
  5. Herriko Udalak eta Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak estrategia bateragarri eta osagarrien bitartez kudeaketa eraginkorra baimenduko ez badute.
Gainontzekoan,  ildo egokia jarraitzen duen planteamendua iruditzen zait eta beste herrietara zabalduko dena epe laburrean, Euskal Herrian turismoa, aisialdia eta kirolaren esparruek egun bizi duten aro oparoari eskerrak.

No hay comentarios: